Mugimendu Feministak egiten dugun proposamena jendarte honetan ematen diren botere harremanak eraldatzeko proposamen bat da, patriarkatu kapitalistak guztiok (intentsitate ezberdinetan bada ere) kolpatzen gaituelako eta ezkerreko mugimenduetan premisa honek zentrala izan behar du.

Emakumeok* lana doan egiten jarraitzen dugu, langileon erosahalmenaren galera ikaragarria, etxebizitzaren garestitzea, etxean berotasuna izatea luxu bilakatu da…



