Tere Maldonadoren iritziz, pobrezia bidegabekeria da berez, eta baita ere lanen ordutegiak bizitzarekin bateraezinak izatea, edo beharrak dituzten pertsonen zaintza eta arreta prekarizatuta eta bermatu gabe egotea.

Feministok zer den eta zer izatea nahi dugun arteko tentsioan bizi gara. Munduaren ezaugarri askori buruz uste dugu, ondo ez daudela eta aldatu behar direla.



